Oñatiko lekurik esanguratsuenak bisitatu dituzte berbalagunek

Oñatiko lekurik esanguratsuenak bisitatu dituzte berbalagunek
2021/10/27 eta kitto!
Joan den zapatuan, eta eguraldia lagun, Oñatiko bi eraikin garrantzitsuenak bisitatu zituzten Berbetan egitasmoko berbalagunek. Lehenik eta behin "Sancti Spiritus" Euskal Herrian sortutako lehen unibertsitatean izan ziren. Errenazimentu garaiko harribitxi hau dugu sasoi hartako aztarnarik adierazgarrienetarikoa eta Rodrigo Mercado de Zuazola oñatiarrak eraiki zuen XVI. mendean. Oñati 2 M

Unibertsitatetik San Migel Parrokiara abiatu ziren berbalagunak. XV. mendeko eraikina Gebara familiaren boterearen adierazgarri da. Mende hartan eraikina handitu egin zuten, biztanle kopuruak ere gora egin zuelako. Gaur egungoak lau nabe ditu, eta horietan sasoi bakoitzeko estilo ezberdinak agertzen dira.

Oñati 5 M

Joan den zapatukoa izan zen Berbetan egitasmoko lehenengo irteera, baina ez da azkena izango. Udaberri partean beste bat egingo dute. Bitarte horretan, hainbat ekimen antolatzea ere aurreikusita dauka ...eta kitto! Euskara Elkarteak.