Ordutegian hainbat aldaketa iragarri ditu Juan San Martin Liburutegiak biharko

Ordutegian hainbat aldaketa iragarri ditu Juan San Martin Liburutegiak biharko
2019/02/19 eta kitto!
Euskaltzaindiaren mendeurrenaren harira, bihar (eguaztena, otsailak 20) “Hitzaldia euskal literatura zaharrari buruz Martuteneko kartzelan” izenburuko irakurraldi dramatizatua egingo da Juan San Martin Liburutegian, 19:00etan eta, hori dela eta, ohiko ordutegiari eragingo dioten hainbat aldaketa egin beharko dituzte. Arduradunek ohartarazi dutenez, ekitaldirako prestaketa lanak 13:30ean hasiko dira; 16:00etatik 18:30era, berriz, soinu-probak etab. egiten ibiliko dira eta, beraz, ezin dute isiltasuna bermatu; eta 18:30etatik aurrera, Liburutegia ekitaldirako bakarrik egongo da zabalik; ordu horretatik aurrera Umeen Liburutegira sartzeko edo irtetzeko bertako atea erabili behar izango da (ez dago igogailurik).

irakurraldi dramatizatu