Otsailaren 11n ...eta kitto!-n egingo den serigrafia tailerrerako izen-ematea gaur zabaldu da

Otsailaren 11n ...eta kitto!-n egingo den serigrafia tailerrerako izen-ematea gaur zabaldu da
2020/01/27 eta kitto!
Illunabarrian, …eta kitto! Euskara Elkartearen ekimenaren barruan serigrafia tailerra egingo da otsailaren 11n (martitzena), 18:30ean ...eta kitto!-n (Urkizu, 11 solairuartea). Arima Cooltour-en eskutik garatuko den saioan oihalezko poltsetan mezu, eslogan eta irudiak estanpatzen ikasiko dute partehartzaileek, horretarako serigrafiaz baliatuta. Tailerrak 3 euroko prezioa dauka eta izen-ematea gaur zabaldu dute. Interesa dutenek otsailaren 7ra arte izango dute izena emateko aukera, …eta kitto!-ra joanda edo 943200918 telefono zenbakira deituta.