Pablo Iglesias Eibarren egongo da domekan, II. Errepublikaren aldarrikapena gogoratzeko ekitaldian

Pablo Iglesias Eibarren egongo da domekan, II. Errepublikaren aldarrikapena gogoratzeko ekitaldian
ETA KITTO 2019, Api 08

Pablo Iglesias Podemosen burua Eibarren egongo da domekan, II. Errepublika aldarrikatu zela 88 urte betetzen diren egunean, hori gogoratzeko antolatu duten ekitaldian. Bertan, Eibarko Elkarrekin Podemoseko hautagaiak, erkidego mailako buruak eta Alberto Garzon ere egongo dira. Azaldu dutenez, “alderdi morearentzat garrantzi sinboliko, historiko eta politiko izugarria du egun honek eta horregatik zen garrantzitsua Pablo Iglesiasentzat ekitaldi hau egitea. Aurten hiri armagiñean II Errepublikaren 88. urteurrena aldarrikatuko du Unidas Podemosek. Ekitaldia 12:00etan izango da, Untzaga Plazan”.

Elkarrekin Podemosen Eibarko alkategaia den Isabel Fernandez Pejenauteren berbetan, “ohorea da Pablo Iglesias eta Alberto Garzon Eibarren egotea guretzan hain garrantzitsua den egun bat ospatzeko. Biek primeran ezagutzen dute Eibarko gene errepublikanoa eta eibartarrok dugun harrotasuna Eibarko Udala 1931ko apirilaren 14an II. Errepublika aldarrikatzen lehena izateagatik”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »