Parte-hartzea apirilean baino motelagoa ari da izaten Eibarren ere

Parte-hartzea apirilean baino motelagoa ari da izaten Eibarren ere
ETA KITTO 2019, Aza 10

Espainiako Barne Ministeritzak emandako datuen arabera, Eibarren parte-hartzea %60,5ekoa zen arratsaldeko 18:00etan; gaurko partehartzea, beraz, apirilaren 28ko hauteskundeetan baino motelagoa ari da izaten, ordu horretarako botua emandakoen portzentaia %61,91ekoa zen eta. Gipuzkoako parte-hartzea %56,81koa zen 18:00etan (apirilean %60ekoa), EAEkoa %57,60koa (apirilean %60ekoa) eta Espainiakoa %56,86koa (apirilean %60,7koa). Hauteslekuak 20:00etan itxiko dituzte eta, Eibarko datuak jaso ahala, horien berri ematen joango gara web orri honetan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »