Pentsio duin eta publikoen aldeko manifestazio jendetsua egin zen zapatuan

Pentsio duin eta publikoen aldeko manifestazio jendetsua egin zen zapatuan
2018/12/17 18:13 eta kitto!
Untzaga pentsiodun plataformak, Biztu elkarteak, AGUIJUPENS Debabarrenak eta Eibarko Duintasuna elkarteak deituta, manifestazio jendetsua abiatu zen Untzagatik zapatu eguerdian.  Azken hilabeteotan astelehenero egiten dituzten kontzentrazioetan bezala, zapatuko mobilizazioan ere KPIaren aplikazioa, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta 2011. eta 2013. urteetako lan erreformak bertan behera lagatzea eskatu zuten, besteak beste. ARGAZKIAK GURE MEDIATEKAN IKUSGAI DAUDE.