Pentsio duinen aldeko manifestazioa egin dute eguerdian Eibarko Pentsiodunen Plataformakoek

Pentsio duinen aldeko manifestazioa egin dute eguerdian Eibarko Pentsiodunen Plataformakoek
2020/02/24 eta kitto!
Asteleheneroko martxan, Eibarko Pentsiodunen Plataformak deituta elkarretaratzea egin da eguerdian Untzagan. Pentsio duin eta publikoen aldeko aldarrikapenen inguruan berbetan hasi aurretik, Zaldibarko zabortegian desagertuta jarraitzen duten Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogora ekarri dituzte eta bien senideei elkartasuna azaldu diete. Gaurko ekitaldian Madrilera egin zen pentsiodunen martxan parte hartzen egon zirenetako batzuk hartu dute parte eta, elkarrateratzea amaitu eta jarraian, manifestazioa egin dute.

https://youtu.be/_9VoQlvd7S4

jubilatu manifestazio (otsailak 24)08 jubilatu manifestazio (otsailak 24)09