Pentsio Publikoen Legea egiteko eskatuko dute pentsiodunek Gasteizen abenduaren 12an

Pentsio Publikoen Legea egiteko eskatuko dute pentsiodunek Gasteizen abenduaren 12an
2019/12/02 eta kitto!
Eusko Legebiltzarrean Pentsio Publikoen Legea egin dezatela eskatzeko asmoz, elkarretaratzea deitu dute EAEko Pentsiodun eta Jubilatuen Plataformek abenduaren 12rako (eguenerako) Gasteizen. Joan nahi dutenentzat autobusak antolatzen ari dira Eibarko Plataformako kideak: autobusak 09:00etan irtengo dira, Ego Gainetik eta Eibarrera buelta 13:30ean izatea dago aurreikusita. Joan-etorriak 8 euro balio du eta izena eman nahi duenak zuzenean Eibarbus-en bulegora (Isasi kalean) edo jubilatu etxera jo dezake. Izena emateko azken eguna abenduaren 9a izango da.