Pirinioetako tokiko hedabideen biltzarrera joan dira …eta kitto! astekariko ordezkari bi

Pirinioetako tokiko hedabideen biltzarrera joan dira …eta kitto! astekariko ordezkari bi
2019/10/24 eta kitto!
Gaur arratsaldean hasi da Tokiko Hedabideen Pirinio-Arteko Topaketa (CIMP, katalanezko sigletan) Katalunian, La Seu d'Urgell hirian eta bertan parte hartzen izango dira Euskal Herritik joandako hainbat lagun, tartean …eta kitto! astekariko bi ordezkari. Topaketa AMIC erakunde katalanak antolatu du, baina Hekimen eta Tokikom euskaldunak dira elkarte laguntzaile nagusiak. "Piriniotako bi aldeetan diharduten editore, kazetari eta berriemaileen elkargunea" izan nahi du bihar amaituko den topaketak. Antolatzaileen berbetan, "Pirinioarteko gertuko komunikabideen artean zein hedabide horietan lan egiten duten profesionalen artean esperientziak trukatu eta orainaz zein etorkizunaz hausnartzeko topalekua".

Bi egun hauetan egingo diren hitzaldi eta mahai-inguruetan tokian tokiko hedabideei lotutako hainbat gai interesgarri jorratuko dituzte. Egitarauan, besteak beste, Euskal Behategiaren eskutik egingo den “Nola dinamizatzen diren berezko hizkuntzak dituzten komunikazioa esparruak?” izenburukoa nabarmendu daiteke eta, horrez gain, Josu Azpillagak Hekimen Analytics, euskarazko hedabideen interneteko presentziaren azterketarako tresna azalduko du, hori garatu duen CodeSyntax enpresa eibartarraren izenean.