Plazako baserritarrak Rialto barruan egongo dira, karpa berria ipintzeko lanak amaitu arte

Plazako baserritarrak Rialto barruan egongo dira, karpa berria ipintzeko lanak amaitu arte
2019/09/03 eta kitto!
Merkatu Plazako baserritarren lan-baldintzak hobetzeko asmoz, Udalak karpa sendoa ipiniko du Rialto eraikinaren kanpoko aldean. Horrela, Andirao Eibarko baserritarren elkarteak sarritan eskatutakoari erantzun nahi diote. Aurreratu dutenez, baserritarren saltokiak babesteko ipiniko duten egitura berria aluminio sendoarekin egindakoa izango da eta bi isurkiko teilatuarekin estaliko dute. Pare bat hileko iraupena izango duten lanak atzo hastekoak ziren, Diego S.L. enpresak egingo ditu eta kostua 46.416 eurokoa (BEZ barne) izango da. Atzoz geroztik eta karpa berria ipintzeko lanak amaitu arte baserritarrak Rialto barruan egongo dira euren produktuak saltzen.