Gaur arratsaldean egin den ezohiko bilkuran onetsi du Eibarko Udalbatzak 2021. jardunaldirako 38.471.119 eurokoa den Aurrekontu Orokorrari, PSE-EE (9) eta Eibarko EAJ-PNV (6) udal taldeetako aldeko botoarekin. Eibarko EH Bildu (5) eta Elkarrekin Podemos Eibar (1) udal taldeak, berriz, abstenitu egin dira botazioan. Hiru ordu inguruko iraupena izan duen osoko bilkuraren amaieran egindako botazioarekin hasierako onespena eman diote 2021erako Udal Aurrekontuari. Izan ere, behin betikoa izateko GAOan (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean) argitara eman behar dute eta, erreklamazioak egiteko dagoen hamabost eguneko epea igarota horrelakorik aurkeztuko ez balitz, orduan pasatuko litzateke behin betikoa izatera. Urriaz geroztik egindako Udalbatzarrak internet bidez, bideokonferentzia bitartez izan dira eta gaurkoa ere hala izan da. Betiko moduan, streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera egon da eta, nahi izanez gero, osorik ikusteko aukera dago, Eibarko Udalaren YouTube kanalean.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri