44'7 milioi euroko Udal Aurrekontua onartu dute eguerdian egin den Udalbatzar telematikoan

44'7 milioi euroko Udal Aurrekontua onartu dute eguerdian egin den Udalbatzar telematikoan
2022/02/17 eta kitto!
Gaur eguerdian egin dute 2022. ekitaldirako Aurrekontu Orokorra onartzeko Udalbatzarra, bideokonferentzia bidez, eta aurreikusita zegoen bezala, gobernu taldearen proposamenari behin-behineko onarpena eman diote, PSE-EE eta EAJ-PNV alderdietako baiezko botoei esker (Udalbatza osatzen duten 21 zinegotzietatik 15 zinegotzik bozkatu dute alde). Udaleko beste bi taldeetako ordezkariek (EH Bilduko 5 zinegotziek eta Elkarrekin Podemos-ekoak), berriz, kontrako botoa eman dute. Herritarrek 15 egun balioduneko epea izango dute aurrekontuari buruzko erreklamazioak aurkezteko, iragarkia BOEn (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean) argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera.

Gaur onartu den aurrekontua 44.754.510,69 eurokoa da eta, iazkoarekin alderatuz gero, 6 milioi euro baino gehiagoko igoera egon da. Aurreko ekitaldiarekin alderatuta, gehien aldatu den aurrekontu-kapitulua Udalaren inbertsio errealak biltzen dituena da: 2021ean onartutako 4.071.995,51 eurotik ia 6.683.682,11 eurora igaro baita (%64 inguruko igoera). Udal aurrekontuari dagokion dokumentazio guztia, Alkatetzaren txostenarekin batera, Eibarko Udalaren webgunean dago eskuragarri, baita gaurko plenoaren bideoa ere.