90 urte geroago, 1931ko apirilaren 14ko egun historikoa gogoratu zuten atzo

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
90 urte geroago, 1931ko apirilaren 14ko egun historikoa gogoratu zuten atzo
ETA KITTO 2021, Api 15

Atzo bete ziren 90 urte Eibarren beste inon baino lehen II. Errepublika aldarrikatu zela eta, urteroko moduan, alderdi politikoek ekitaldi bereziekin gogoratu nahi izan zuten gurean horren berezia den efemeridea.

Goizeko 11:30ean igo zuten Errepublikaren bandera Eibarko Sozialistek Untzagako euren egoitzan, Herriaren Etxeko balkoian. Azken urteotako martxan, 98 urte dituen Juan de los Toyosek izan zuen horren ardura, Jon Iraola alkatearekin batera. Jarraian, PSE-EEko militante talde batekin batera, Txaltxa Zelaira joan eta, bertako belar gainean bandera zabalduta, 12:00etan txapligoak botata gogoratu zuten 1931ko egun historikoa.

Bien bitartean, Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak euskal Errepublikaren aldeko mitina egin zuen Untzagan, bertan bildutakoen aurrean. Gainera, EH Bilduren 10. urteurrenari lotutako erakusketa ipini zuten Untzagan.

Jarraian, ekitaldi bietako ARGAZKI BILDUMA eta BIDEOA dauzkazue.


Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »