Esther Velasco zinegotzi sozialistak dimisioa eman du

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Esther Velasco zinegotzi sozialistak dimisioa eman du
ETA KITTO 2020, Mai 28

Gaur arratsaldean egindako ezohiko osoko bilkuran onartu dute ofizialki Esther Velasco zinegotziak astelehenean aurkeztutako dimisioa. Velasco Eibarko Udaleko zinegotzi aukeratu zuten 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan, PSE-EE taldearen zerrendan. Dimisio komunikatuan dioenez, “zinegotzi kargua betetzeko sortutako zailtasunaren aurrean, Udalbatza honetako zinegotzi karguaren dimisioa aurkeztu nahi dut. Esperientzia aberasgarria izan da, eta oso eskertuta sentitzen naiz alkatearen begiruneagatik, lankideen laguntzagatik eta jasotako tratuagatik eta, kolaborazioetarako aukera suertatuko balitz, ateak zabalik lagatzen ditut”.

Miguel de los Toyos alkatearen berbetan, “epea laburra izan bada ere, konpromisoa eta egindako lana aitortu behar zaizkio. Zorterik onena opa diogu bere bizitzako aro berri honetan”.
Eibarko sozialistek aurreko udal hauteskundeetan aurkeztutako hautagaitzan oinarrituz, bere ordez Marisa Larrauri sartuko da Udalean laster. Larrauri “Debabarreneko UGT sindikatuaren pieza nabarmena” izateaz gain, 2015-2019 agintaldian Eibarko udalbatzako zinegotzia izan zen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »