Aitor Estebanek hitzaldia eskainiko du gaur Eibarko Batzokian

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Aitor Estebanek hitzaldia eskainiko du gaur Eibarko Batzokian
ETA KITTO 2023, Urt 12

Aitor Esteban EAJ-PNVko bozeramaileak Diputatuen Kongresuan hitzaldia eskainiko du gaur, 19:00etatik aurrera, Ego Gain 1ean dagoen herriko Batzokian “Batzokiko Berbaldiak” ekimenaren barruan. Gaurkoa ekimeneko bigarren ekitaldia izango da, lehenago, uztailean zehazki, German Albistegi eibartarrak beste hitzaldi bat eskaini baitzuen trantsizio energetikoaren inguruan eta enpresetan horrek izango dituen eraginen bueltan. Estebanek “Madril eta euskal erronkak, EAE eta Nafarroaren aldeko lana, Estatuko klima politikoa eta sedizioa, malbersazio delitua eta Konstituzio Auzitegiaren berritzea” bezalako gaiak izango ditu esku artean. Sarrera doanekoa da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »