Alderdi politikoek posta bidez bozkatzeko arreta zerbitzua emango dute

Alderdi politikoek posta bidez bozkatzeko arreta zerbitzua emango dute
2020/06/02 eta kitto!
Uztailaren 12an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira eta, betiko moduan, nahi dutenek botua posta bidez eman dezakete, uztailaren 2ra arte. Horren harira, alderdi politikoek zerbitzu horren inguruko informazioa eta laguntza eskainiko dutela gogorarazi nahi diete herritarrei.

Eibarko Uri Buru Batzarrak arreta emateko bulegoa zabalduko du Batzokian (Ego Gain, 1- 1D), ordutegi honetan: astelehenetik barixakura, 11:00etatik 13:00era eta 18:00etatik 20.00etara. Kontaktuan ipintzeko telefonoa 943 12 06 16 da eta posta elektronikoa bidaltzeko helbidea, berriz, eajpnveibar@gmail.com

Eibarko PSE-EE alderdiak ere posta bidezko botoarekin laguntzeko zerbitzua emango du, Untzagako bere egoitzan (Casa del Pueblo-n), astelehenetik barixakura bitartean, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Etxetik irten ezin direnentzat, bestalde, notario aurrean botoa emateko aukera ere badagoela gogorarazi dute. Edozein zalantza argitzeko 943207168 telefono zenbakira deitu daiteke.

Eta Eibarko EH Bilduk ere Bilgunea zabalduko du astelehen, eguazten eta barixakuetan, 11:00etatik 13:00era eta martitzen eta eguenetan, berriz, 18:00etatik 20:00etara.