Arantza Mata izango da EH Bilduren alkategaia udal hauteskundeetarako

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Arantza Mata izango da EH Bilduren alkategaia udal hauteskundeetarako
ETA KITTO 2023, Mar 13

Eibarko EH Bilduren mahai politikoak Arantza Mata Egiguren aurkeztuko du udal hauteskundeetan alderdiaren alkategaia izateko. EH Bilduren oinarriek eta bilkideek proposamena onartu beharko dute datozen egunotan eta, onartuz gero, martxoaren 21ean egingo dute ofizial.

Arantza Mata (Eibar, 1974) beti egon da oso lotuta kirolaren munduarekin eta Jarduera Fisikoko eta Kiroletako Zientzien Lizentziaturan eta Magisteritzan egin zituen ikasketak. Hezkuntza munduan egin izan du lan eta ikasketa burua eta zuzendaria izan da Plaentxi HLHI-n, SAREAN-eko eta HEIZE-ko kide eta Soraluzeko Hezkuntza Proiektuaren sustatzaileetako bat izateaz gain.

Kirolari bezala, 16 urtez foballean egin zuen Oiartzun, Urki, Eibartarrak eta Eibar KE taldeetan. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eskuratu zituen eta baita ondoren ere, I Gipuzkoako Futbol Sariak eman baitzioten joan den  ekainean emakumezkoen foballean aitzindaria izateagatik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »