Arratera mendi martxa egin dute gaur, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Arratera mendi martxa egin dute gaur, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko
2020/09/08 18:09
eta kitto!
Urkizutik abiatuta, Arrateraino mendi martxa egin dute gaur goizean, Izan Bidea ekimenaren baitan Eibarko SAREk antolatuta. Behin Arraten, euskal presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa eta argazkia egin dute.

arrate3

Bestalde, gaur betetzen dira 19 urte Asier Heriz eta Iñaki Saez auto istripuan hil zirela, Avilako kartzelan preso zegoen Lurdes Txurrukari bisita egitera zihoazela eta, hori gogoratzeko, elkarretaratzea deitu dute gaurko, 19:00etan Soraluzeko Plaza Berrian. Eta domekan, berriz, 12:00etan omenaldia egingo zaie Karakaten.