Arratsaldeko 18:00etan %59,97ekoa zen parte-hartzea EAEn eta %60,97koa Nafarroan

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Arratsaldeko 18:00etan %59,97ekoa zen parte-hartzea EAEn eta %60,97koa Nafarroan
ETA KITTO 2019, Api 28

Espainiako Barne Ministerioak 18:00etan eman dituen datuen arrabera, parte-hartzeak 8,5 puntuko igoera izan du EAEn eta 9 puntukoa Nafarroan, 2016ko hauteskundeekin alderatuz gero. Espainin %9,5 igo da parte-hartzea eta Katalunian, berriz, %17,8 boto gehiago daramate jada. Datu horien arabera, hauteskunde orokorretako parte-hartzea % 59,97koa izan da EAEn eta % 60,97koa Nafarroan. Beraz, 2016ko ekainaren 26ko hauteskundeekin konparatuz gero, EAEn gorakada % 8,5 ingurukoa izan da eta % 9 ingurukoa Nafarroan. Bizkaian % 62,33ekoa izan da parte-hartzea ordurako (% 53,03, 2016an); Gipuzkoan, % 59,91koa (% 49,88); Araban, % 51,80koa (% 48,52); eta Nafarroan, % 60,97koa (%51,77).

Espainian parte-hartzea % 60,64koa zen 18:00etan. Orain dela hiru urte % 51,21ekoa izan zen, 17.715.754 boto-emailerekin, eta aurten jada 3,4 milioi lagun gehiagok eman dute botoa, 21.122.340 lagunek, hain zuzen ere.

Bestalde, Katalunian % 64,20koa zen parte-hartzea 18:00etan, inoizko marka altuena ordu horretan, % 17,8ko igoerarekin. Azken hauteskundeetan baina milioi bat pertsona gehiagok eman dute botoa ordu horretarako.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »