Asier Ezenarro gure kolaboratzaileak Simon Bolivarren ikuspuntu politikoa aztertu du

Asier Ezenarro gure kolaboratzaileak Simon Bolivarren ikuspuntu politikoa aztertu du
2022/04/02 eta kitto!
Ezenarrok “La visión política de Simón Bolivar” artikulua argitaratu du Eibar Rebistako azken zenbakian. Bertan Simon Bolivarrek Venezuelako historia politikoan izan duen eragina aztertu du, herrialde horretan Jose de San Martinek izandako pisu politikoarekin batera. Gure herriko kolaboratzaileak orain gutxi kaleratutako Jose Luis Lopez Linaresen “España, la primera globalización” liburua hartu du oinarritzat bere lanerako.