Barixakuan egingo da presoen aldeko azken elkarretaratzea, irailera arte

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Barixakuan egingo da presoen aldeko azken elkarretaratzea, irailera arte
ETA KITTO 2021, Uzt 26

Uztailaren 30ean egingo dute oporren aurreko Azken Ostirala euskal presoen senide eta lagunek, 19:30ean Untzagan elkarretaratuta. Aurreratu digutenez, “hurrengoa Arrate egunean izango da eta, urtero bezala, horrekin hasiko dugu ikasturte berria. Aurtengoa, gainera, berezia izango da, Arrate egunean Iñaki Saez eta Asier Herizen heriotzaren 20. urteurrena izango baita. Gogoratu preso bat bisitatzera zihoazela, Avilako bide bazter batean galdu zutela bizia, euskal presoen dispertsioaren aurpegirik latzena agerian lagata. Ekitaldi batekin gogoratuko ditugu”. Asmo horrekin, irailaren 8rako Arratera mendi ibilaldia prestatu dute: 10:00etan Urkizutik irtengo dira, oinez igotzeko, eta oroimen ekitaldia 12:30ean izango da, Arrateko zelaian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »