Bigarren Errepublikaren aldarrikapena gogoratuko dute gaur, 88 urte betetzen diren egunean

Bigarren Errepublikaren aldarrikapena gogoratuko dute gaur, 88 urte betetzen diren egunean
2019/04/14 eta kitto!
Gure herriko ondare historikoa bildu eta zaintzen duen Ego Ibarra batzordeak jasota duenari jarraituz, 1931ko apirilaren 14an,
goizeko seietan, Alejandro Telleria buru zutela, zinegotzi hautetsiek kargua hartu zuten bilkura publikoan. Eta, Alfonso XIII.a
Borboikoaren argazkia kendu eta haren tokian Galan eta Garcia Hernandez kapitainena jarri ondoren, Errepublika aldarrikatu zuten. Horrela hartu zien aurrea Eibarrek estatuko beste herri eta hiriburuei eta horrela ekin zioten ilusioz beteta hasi zen sasoi berriari. Bere sasoian herriari hainbat pribilegio ekarri zizkion gertakari historikoaren oihartzunak gaur arte iraun du eta, gaur egun ere, urtero egiten dira eguna gogoratzeko ekitaldiak.

Eibarko Sozialistek gaur, 11:30ean, Untzagako Casa del Puebloko balkoian bandera igo eta, jarraian, 12:00etan Txaltxa Zelaian txapligoak botata ospatuko dute II. Errepublikaren aldarrikapenaren 88. urteurrena.

Goizeko 10:00etan Ermutik, Cardenal Orbe plazatik abiatuko den  XIX. Martxa
Errepublikarra Untzagara ailegatuko da eguerdian eta, Untzagan bandera igo eta jarraian, ekitaldi politikoa hasiko da Astelena frontoian. Pablo Iglesias Podemosen burua eta eta Alberto Garzon Ezker Batua alderdiko koordinatzailea han egongo dira, Eibarko Elkarrekin Podemoseko hautagaiekin eta erkidego mailako buruekin batera.