Bihar aurkeztuko dute “Pirinioetako Bidea”, 19:00etan Topalekuan

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar aurkeztuko dute “Pirinioetako Bidea”, 19:00etan Topalekuan
ETA KITTO 2022, Mai 31

Uztailaren 2an egingo den Pirinioetako Bidea erronkari buruzko informazioa ezagutzera emateko aurkezpena egingo dute bihar (eguaztena), 19:00etan Topalekuan.

ANC, Omnium Cultural, FEEC, Artistes de la República eta Gure Eskuk indarrak batu dituzte uztailaren 2an Pirinioetako Bidea egiteko: “400dik gora gailur argiztatuko dugu, Pirinioetako luzerako 430 kilometroetan, mutur batetik bestera zeharkatuko duen argi lerro bat sortuz, Mediterraneoa eta Atlantikoa elkar lotuz. Giza kate argitsua sortuko dugu, askatasun nahiak eta burujabetza osoko asmoak dituzten herritarrak elkartuz eta batuz. Parte hartzea ardatz duen mobilizazioa da, baina mendien zailtasun teknikoen arabera neurriratuta izango da. Maila ezberdinetako erronkak izango dira: batzuk, mendizale talde eskarmentatuentzat soilik, eta, beste batzuk, ordea, mendizale mota guztientzat. Ingurumenarekiko begirunea funtsezkoa izango da proiektu honetan. Horregatik, parte hartzeko orduan, izena emateko sistema bat egongo da, masifikazioa saiheste aldera”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »