Bilduren herri batzarra eta Oskar Matuteren hitzaldia datorren martitzenera atzeratu dituzte

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Bilduren herri batzarra eta Oskar Matuteren hitzaldia datorren martitzenera atzeratu dituzte
ETA KITTO 2022, nov 02

Azken orduko agenda aldaketa bat tartean dela, Eibarko EH Bilduk gaurko antolatuta zituen herri batzarra eta hitzaldia atzeratu egingo dira. Datorren astean, martitzenean 18:00etan hasiko da herri batzarra, Bilgunean, eta, jarraian Oskar Matute Espainiako Kongresuan EH Bilduren diputatua arituko da berbetan. Azaldu dutenez, “azken gertaeren eta gaur egungo egoera politikoaren hausnarketa eibartarrekin konpartitzea da batzar honen xedea. Batzarraren bigarren zatian datorren urteko udal hauteskundeen inguruko nondik norakoak aurkeztuko ditugu”.

Bestalde, Bilbon azaroaren 12an egingo den manifestaziorako, Abante deialdiarekin bat eginez, autobusak antolatu dituztela jakinarazi nahi diote jendeari. Izena eman nahi duenak Guridi, Buenos Aires eta Depor tabernetan dauka horretarako aukera.

herri batzar

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »