Datorren urteko Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak onartu dituzte

Datorren urteko Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak onartu dituzte
ETA KITTO 2023, Urr 09

PSE-EEren aldeko botoekin (7) eta EH Bilduren (4) eta EAJ-PNVren (5) abstentzioarekin Udalbatzak 2024rako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak onartu ditu. Elkarrekin Podemosek, ostera, aurka bozkatu du (1).

Udal tasak eta zergak hamar urtez jarraian izoztu ondoren, hurrengo urterako horiek eguneratzea onartu dute, KPIaren igoeran oinarrituta, hau da, % 2,6 inguru.

Aldaketa horiei buruzko xehetasun gehiago jaso nahi dutenek 2024rako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak onartzeko dokumentua kontsulta dezakete.

 

 

Argazkia: eibar.eus

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »