Debabarrenetik joandako berrehunen bat herritarrek Kokori mendilerroa argiztatu zuten

Debabarrenetik joandako berrehunen bat herritarrek Kokori mendilerroa argiztatu zuten
2022/07/04 12:51
eta kitto!
Euskal Herriko eta Kataluniako milaka herritarrek Pirinioetako 300 tontor baino gehiago argiztatu zituzten zapatuan, uztailaren 2an, 430 kilometro baino gehiagoko argi lerroa osatuta. Gure Eskuk Kataluniako ANC Biltzar Nazional Katalanarekin, FEEC Kataluniako Txangozale Erakundeen Federazioarekin eta Omnium Cultural eta Artistes de la Republica elkarteekin batera elkarlanean antolatu zuen Pirinioetako Bidea-Via Pirinenca ekimenarekin herrien burujabetzaren aldeko aldarrikapena nazioartean zabaltzea zen asmoa. Debabarrenetik (Soraluzetik, Debatik, Itziartik eta Eibartik) joandako berrehunen bat herritarrek Etxalarko Kokori mendilerroa argiztatu zuten.

pirinio2 pirinio3 pirinio4 pirinio5 pirinio6 pirinio8

[video width="640" height="352" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2022/07/VID-20220704-WA0012.mp4"][/video]

[video width="640" height="352" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2022/07/VID-20220704-WA0007.mp4"][/video]

Jarraian, Euskal Herritik eta Kataluniatik aldi berean eskaini zuten zuzeneko emisioaren bideoa daukazue: