Domekako hauteskundeei internet bidez egingo diegu jarraipena

Domekako hauteskundeei internet bidez egingo diegu jarraipena
2019/04/26 eta kitto!
Domekan, apirilaren 28an egingo diren hauteskunde orokorretan 1.790.968 herritar daude bozkatzera deituta Euskal Autonomia Erkidegoko 251 udalerrietan eta, beste batzuetan bezala, Eibarko emaitzei jarraipena egingo diegu, baina horiek internet bidez, www.etakitto.eus webgunean emango ditugu argitara hauteskunde gauean bertan. Beraz, emaitzak auzorik auzo ikusteko, aurreko hauteskundeetako emaitzekin konparatzeko eta bestelako informazioa jasotzeko sartu gure webgunean, horiek guztiak eskuragarri izango dituzue eta.