EAJ-PNV alderdiak jaso du boto gehien (4.180) gaur Eibarren, sozialistei (3.930) aurrea hartuta

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
EAJ-PNV alderdiak jaso du boto gehien (4.180)  gaur Eibarren, sozialistei (3.930) aurrea hartuta
ETA KITTO 2019, Aza 10

Botuen %100 zenbatuta, Eibarren lehen indarra EAJ-PNV litzateke 4.180 botorekin (%28.79), apirilean lortutako 4.173 botoei 7 gehituta. PSE-PSOE-k, berriz, behera egin du, 4.306 boto izatetik 3.930 boto (%27.06) izatera pasatuta. EH Bilduk gora egin du, apirilean lortutako 2.689 botoak gainditu eta gaur 2.790 boto (%19.21) eskuratuta. Laugarren tokian legoke Unidas Podemos alderdia, 2.213 botorekin (%15.24), nahiz eta aurreko emaitzekin alderatuz gero (2.862) behera egin duen. Gora egin du, ordea, PP alderdiak, 836 boto izatetik 900 (%6.20) izatera igaro baita. Eta VOX zein Ciudadanos alderdiek boto batzuk galdu dituzte bidean apiriletik hona: lehena 210 izatetik 204 (%1.40) izatera pasatu da eta bigarrena, berriz, 317 izatetik 97 izatera (%0.67). Parte-hartzea, berriz, %69,01ekoa izan da gaurkoan.

grafiko konparatiboa copia

PDFa grafiko eta balorazioarekin: https://etakitto.eus/mediateka/hauteskunde-aleak

Hauteskunde alea web.qxd:Maquetación 1

 

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »