EH Bilduk terrazen ordenantzaren eguneratzea modu transbertsalean lantzea eskatu du

EH Bilduk terrazen ordenantzaren eguneratzea modu transbertsalean lantzea eskatu du
2022/06/08 16:17
eta kitto!
Udal Gobernuak terrazen ordenantza moldatzea planteatu du eta, berritasunen artean, orain arte terrazarik eduki ez duten tabernei zerbitzu hau eskaini ahal izateko aparkalekuak okupatzeko baimena ematea dago. EH Bilduk adierazi duenez, ados daude “ostalaritza zerbitzuek terrazak instalatzeko erraztasunak izatearekin eta ordenantza moldatzearekin”, baina eztabaida eta lanketa transbertsalagoa eskatzen dute. “Bestela hankamotz geratzen da”, alderdiaren ustez.

EH Bilduren ustez, “gaia ezin da modu estankoan landu, eskaera guztiak Hirigintzan aztertuz. Trafiko Batzordeak adibidez, asko dauka esateko. Gainera, espazio publikoa pribatizatzen den neurrian, espazio publiko berria sortu beharko litzateke”.

Ordenantzaren eguneratzearekin batera, paraleloan, aparkaleku berriak sortzea eta espazio publikoa handitzea eskatu du EH Bilduk. “Jaso berri dugun txosten tekniko batek San Juan eta Bidebarrieta kaleetako OTA aparkalekuak aparkaleku txuri libreetan bilakatzea gomendatzen du”, diotenez.