La Plazoleta de Txonta, Errebal Bizirik eta No al Paseo que nos entierra-Ekialdiari Bai auzo-elkarteek maiatzaren 28ko Eibarko Udal Hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politiko guztietako zerrendaburuak gonbidatu dituzte maiatzaren 17an, 19:00etan, Errebal Plazan egingo den eztabaida publikora.
Eztabaidaren gaia: “Talde politikoen proposamenak Eibarko Ekialderako (Errebal, Jardiñeta, Matxaria, Arragueta, Bidebarrieta, Urkizu, Txonta, Barrena…)” izango da eta herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte.