Eibarko lau alkategaiekin mahai-ingurua egingo dute bihar Radio Eibar Cadena Ser irratian

Eibarko lau alkategaiekin mahai-ingurua egingo dute bihar Radio Eibar Cadena Ser irratian
2019/05/09 eta kitto!
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako alkategaiek debatea egingo dute bihar irratian, 13:10ean Radio Eibar Cadena Ser emisoran zuzenean emango duten saioan. Juanma Canok gidatuko duen solasaldian parte hartuko duten gonbidatuak Miguel de los Toyos (PSE-EE), Gorka Errasti (EH Bildu), Josu Mendicute (EAJ-PNV) eta Isabel Fernández (Elkarrekin Podemos) izango dira.