Eibarko PP-k zezen plaza berriz irekitzea proposatzen du

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko PP-k zezen plaza berriz irekitzea proposatzen du
ETA KITTO 2023, Mai 18

Julen Robles PP alderdiaren alkategaiak zezenketen alde borrokatuko duela jakinarazi du prentsa ohar baten bitartez. Horrela, herriko zezen plaza berriz irekitzea eta zezenketak ospatzea proposatzen du. “Konpromezu honek Eibarrekin, gure baloreekin, gure kulturarekin eta gure historiarekin bat egiteaz gain, torero maisuak omentzeko balio du”, oharrean dioenez.

Roblesen berbetan, “toreroak, ausardiarekin eta erresistentziarekin dantzatuz, mendeetan zehar euskal eta espainiar kulturaren zutabe izan dira. Hala ere, azken urteotan, ideologia neokomunistaren presioaren ondorioz, zezenketak ahaztu eta baztertu egin dira”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »