Eibarko Sarek manifestazioa deitu du biharko, 19:30ean Untzagatik hasita

Eibarko Sarek manifestazioa deitu du biharko, 19:30ean Untzagatik hasita
2020/11/26 16:52
eta kitto!
Bihar hileko azken barixakua dela-eta, Eibarko Sarek manifestazioa antolatu du, 19:30ean Untzagatik abiatuta. Azaldu dutenez, “igandean Kalamuara “Bidean gaude, bidea gara” goiburupean egin genuen martxarekin oso gustora geratu ginen denok, baina ezin gara geratu. Kalamua tontorrean esaten genuen euskal presoek sufritzen duten espetxe politika anker hori pixka bat aldatzen hasia dela, astero astero preso batzuk gerturatzen eta isolamendutik ateratzen ari dira, baina oraindik asko falta zaigu gure helburua lortzeko. Ezin gara geratu, ez. Bidea izaten eta egiten jarraitu beharra daukagu, azken preso eta iheslaria etxera ekarri arte, bitartean ez baitugu benetako bakerik izango, eta guk etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidea izan eta egin nahi dugu”.