Eibarko Elkarte Sozialista sortu zela 125 urte betetzen dira aurten eta, hori ospatzeko, Eibarko PSE-EEk programazio berezia prestatu du, Ramon Rubial Fundazioarekin batera. Horren baitan, gaur 19:00etan aurkeztuko dute “125 aniversario de la agrupación socialista de Eibar” izenburuko dokumentala, Armeria Eskolako areto nagusian. Herritar guztiei zabalik egingo den emanaldiaren aurkezpena Jon Iraola alkateak egingo du.
#eibar#elkartea#fundazioa#historia125 urtedokumentalaeibarko sozialistakPSE-EEramon rubial
Gaiarekin zerikusia duten albisteak