Eko-topaketen egitaraua aurkeztuko dute eguen arratsaldean, eko-bertso saioarekin lagunduta

Eko-topaketen egitaraua aurkeztuko dute eguen arratsaldean, eko-bertso saioarekin lagunduta
2022/09/13 eta kitto!
Krisi ekologikoaren aurrean antolatu eta erantzun kolektibo bat emateko asmoz, Euskal Herrian Eko-topaketak antolatu dira irailaren 30erako eta urriaren 1erako eta 2rako. Eko-topaketak Portugaleteko Sastraka Gaztetxean egingo dira eta, horren berri emateko, Eibarren egitarauaren aurkezpena egingo da eguenean, irailaren 15ean, 19:00etan Arrate Kultur Elkartean. Ondoren, 19:30ean, eko-bertso saioa hasiko da.