“Emakumeak, herritarrak, politikak” izenburuko mahai-ingurua antolatu dute Eibarko sozialistek biharko

“Emakumeak, herritarrak, politikak” izenburuko mahai-ingurua antolatu dute Eibarko sozialistek biharko
2022/03/08 09:00
eta kitto!
Martxoaren 8a ospatzeko ekitaldien barruan, Eibarko PSE-EEk mahai-inguru bat antolatu du “Emakumeak, herritarrak, politikak” izenburupean. Bertan egongo dira Elena Piedra, Ana Alberdi eta Miren Gallastegui Eibarko PSE-EEko kide eta zinegotzi ohiak, Gipuzkoako Batzar Nagusietako alderdi sozialistaren bozeramaile Susana Garcia Chuecarekin batera. Bihar (martxoak 9) egingo da mahai-ingurua, 18:30ean, Herriko Etxean (PSE-EEren Eibarko egoitzan).

Hiru zinegotziek Eibarko Udalean izandako bizipen pertsonalen eta emakume sozialista gisa eraisten lagundu zuten oztopoen inguruan egingo dute berba, alderdi sozialistak Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramailearekin batera.

Hori guztia, Patricia Arrizabalaga Eibarko PSE-EEko Berdintasun idazkariak eta Udaleko Berdintasun zinegotziak dinamizatuta. Topaketa herritar guztiei zabalik egingo dute.