Erreferendumaren aldeko sinadurak bilduko dituzte domeka eguerdian Untzagan

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Erreferendumaren aldeko sinadurak bilduko dituzte domeka eguerdian Untzagan
ETA KITTO 2021, Api 17

Gure Eskuk eta Euskal Herriko beste 23 eragilek erreferendumaren aldeko sinadura bilketa jarri dute martxan. Diotenez, “ekimen honekin, herritarron gehiengoak erabaki nahi duela ikustarazi nahi dugu eta, indarrak batuz, estatus politikoaren inguruko erreferenduma zein bestelako erreferendumak ahalbidetu”.
Datozen hilabeteotan milaka eta milaka herritarren konpromisoa pilatzeko erronka dugu esku artean eta, erronka hori betetzeko, denon ahalegina behar dugu”.
Herritarren sinadurak jasotzeko asmoz, bihar (domeka) mahaia ipiniko dute Untzagan, 12:00etatik 14:00etara. Gainera, aurrerantzean nahi dutenek Klub Deportiboan izango dute sinatzeko aukera, martitzen eta eguenetan, 18:00etatik 20:00etara. Eta, horrez gain, interneten ere sinatu daiteke erreferendumaren
alde, https://hamaikagara.eus/sinatu/ helbidean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »