“Errepublika martxan” goiburuari jarraituta oinez etorriko dira bihar Ermutik Eibarrera

“Errepublika martxan” goiburuari jarraituta oinez etorriko dira bihar Ermutik Eibarrera
2023/04/14 18:24
eta kitto!
Urtero bezala, PCE-EPK Euskadiko alderdi komunistak Ermutik Eibarrera bitarteko martxa antolatu du, II. Errepublika gogoan. “Errepublika martxan” goiburuari jarraituta, bihar 10:00etan abiatuko dira, Ermuko Orbe Kardinalaren plazatik, Untzagaraino oinez etortzeko. Ondoren, 12:00etan, Txaltxa Zelaiko auditorioan bandera igo eta ekitaldi politikoa egingo dute, IU-Ezker Anitzarekin batera.