Errepublikaren aldarrikapenak ekarri zituen aldaketetako bat "zapatu inglesa" izan zen

Errepublikaren aldarrikapenak ekarri zituen aldaketetako bat "zapatu inglesa" izan zen
2021/04/14 eta kitto!
Ego Ibarra batzordeak gogora ekarri duenez, Errepublika egunaren bezperan bertan hasi ziren Eibarko “zapatu inglesak”: 1931eko apirilaren 13an erabaki zen astea 44 lanordukoa izatea Eibarko tailerretan. Gaur 90 urte aldarrikatu zuten II. Errepublika Eibarren, beste inon baino lehen eta, udaletxeko balkoian Errepublikaren bandera ipini eta gero, Udal berria eratu zen, Alejandro Telleria alkateak zuzenduta.

Ego Ibarrak efemerideari buruzko material ugari dauka eskuragarri bere web orrian eta erreferentzia batzuk bildu ditu, tartean Eibartarren Ahotan proiektuari esker jasotako lekukotasunak, baita Azpilikuetak "Atzo goizeko ipuinak" atalerako egindako biñeta ere.