Espetxe politika salatu zuten eibartar askok zapatuan, Kalamuara igota

Espetxe politika salatu zuten eibartar askok zapatuan, Kalamuara igota
2021/05/10 eta kitto!
Euskal Herri osoan zehar, milaka lagunek egin zuten bat Sarek antolatutako 650 tontorrak igotzeko erronkarekin zapatuan. Eibartik animatu zirenetako batzuk Urkizutik irten ziren goizean, Kalamurako bidean, eta igotzen joan ahala argazkiak egin zituzten Illordon, Akondian, Galdaramiñon eta Topinburun. Talde osoaren argazkia, berriz, Kalamuan atera zuten, eguerdian.

Ekimenarekin espetxe politika “bidegabea” salatu nahi izan zuten eta, beste behin, euskal preso eta iheslariak etxeratzeko eskaera egin. Eibarko Saretik adierazi dutenez, “egundokoa izan da. Mila esker parte izan zareten guztiori. Urriaren 3an, eguraldi txarra zela eta, bertan behera utzi behar izan genuen, baina oraingoan 650 tontorren erronka aise gainditu dugu, gure aldarria Euskal Herriko tontor guztietara zabalduaz, beste behin euskal preso, iheslari eta deportatuen auziarekiko gure konpromisoa argi eta garbi laga dugu. Baina oraindik etxerako bidea luzea izango dela uste dugu, eta konpromiso horri tinko eutsi behar diogu. Azken presoa, azken iheslaria, azken deportatua etxera ekarri arte. Adi egon gure hurrengo deialdieri, denon artean izan eta egin dezagun etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidea”.

Topinburu Topinburu

 

Akondia Akondia

Galdaramiño Galdaramiño

Illordo Illordo