Euskal emakume presoak gogoratzeko ekimena egingo da gaur arratsaldean Untzagan

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Euskal emakume presoak gogoratzeko ekimena egingo da gaur arratsaldean Untzagan
ETA KITTO 2021, Mar 26

Emakume presoen egoera latza gogoratuko da modu berezian gaur, hileko azken ostiralean. Eibarko Sarek deituta, 19:30ean hasiko da ekimena: “Etxerat-en kinkeak bezala, geure mugikorren argiak piztu eta Untzaga argiz bete behar dugu, euskal emakume presoak gogoratzen ditugula erakusteko”.

Sare-tik adierazi dutenez, “gaur egun 31 dira euskal emakume presoak, batzuk Paris inguruan eta Algeciras edo Almerian beste batzuk. 31 emakume 21 kartzeletan barreiatuta, 14 bakartuta, bataz beste Euskal Herritik 500 kilometrora. Euskal Herrian 4 baino ez daude. Euskal emakume presoena oso egoera latza da, emakume izateagatik soilik are isolatuago eta bakartuago daudelako, eta hori ekarri nahi dugu gogora”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »