Euskeraren argi-ilunak lekuko zuzenen ahotan

Euskeraren argi-ilunak lekuko zuzenen ahotan
ETA KITTO 2015, Api 30

Gaur (eguaztena, hilak 30) 19.00etan, …eta kitto! Euskara Elkartearen Illunabarrian programaren barruan, “Euskara, ospela eta egutera” dokumentala ikusteko aukera izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Memoria Fundazioak ekoitutako lanak euskeraren kontrako zapalkuntzaren kontakizuna ekarriko digu: “Euskaldun izateagaitik jazarpena bizi izan dutenen testigantzek ahotsa jartzen diote errealitate gordin baina oraindik ezezagun horri. Dena dela, Euskal Herriak egoerari nola erantzun dion ere jaso dugu dokumentalean, euskeraren aldeko mugimendu zabalaren jatorri eta bilakaerarekin batera”. Ikus-entzunezko lana ikusi eta jarraian, dokumentalak islatzen duena zuzenean bizi izan zuen Kontxa Laspiurrek bere esperientzia partekatuko du ekitaldira joandakoekin. Izan ere, beste herri batzuetan egindakoaren bidetik, dokumentalaren aitzakiarekin gaiaren inguruko debatea piztea eta batzen direnen arteko esperientziak elkarbanatzea bilatzen dute antolatzaileek. Proiekzioa eta ondorengo solasaldia …eta kitto!-n (Urkizu, 11 solairuartean) egingo dira eta sarrera librea izango da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude