Gaur 13:00ean egingo dute Miguel de los Toyosek alkatetzari uko egiten diola jakinarazteko ezohiko bilkura

Gaur 13:00ean egingo dute Miguel de los Toyosek alkatetzari uko egiten diola jakinarazteko ezohiko bilkura
2021/03/04 eta kitto!
Gaur 13:00ean bilduko da Udalbatza, ezohiko bilkura telematikoan, puntu bakar bat onartzeko: Miguel de los Toyos Nazabal jaunak Alkatetzari uko egiten diola jakitera emateari buruzkoa. Osoko bilkura streaming bidez jarraitu ahal izango da Udalaren YouTubeko kanal ofizialaren bidez.


Aurreko astean honen berri emateko egin zen prentsaurrekoan aurreratu zutenez, gaurko bilkuran Alberto Albistegi alkate-ordea jarduneko alkate izatera pasatuko da zuzenean. Eta behin pauso hori emanda, alkate berria aukeratzeko plenoa egingo da hemendik egun gutxira, modu presentzialean, botazioa sekretua izan behar delako.  Pleno horretan Jon Iraola izendatuko dute alkate. Aurrerantzean Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea izango den De los Toyosek, berriz, pleno horretan zinegotzi karguari ere egingo dio uko eta bere tokian Ander Curiel sartuko da, zinegotzi karguan.