Gaur goizean Untzaga plaza aldarriz betetzera deitu du Hamaika Gara mugimenduak

Gaur goizean Untzaga plaza aldarriz betetzera deitu du Hamaika Gara mugimenduak
2020/06/07 eta kitto!
Gaur goizean, 11:00etatik 14:00etara, Untzaga plaza aldarriz betetzeko deia egin du Hamaika Gara erreferendumaren aldeko mugimenduak: "Ekainaren 7an, domekan, krisiari Euskal Herritik eta guztion artean erantzun behar diogula aldarrikatuko dugu Euskal Herri osoko plazetan. Erizanak, umeak, jubilatuak, langabetuak, sindikatuak, emakumeak, euskaltzaleak... Ekarri zuen aldarriak plazara!". Aldarriak kartoi batean idatzi eta plazan lagako dira. Etxetik eraman daitezke idatzita edo, nahi izanez gero, materiala plazan izango da erabilgarri.