Gaurko Osoko Bilkura bertara joan diren herritarren kexa eta garrasi artean egin da

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaurko Osoko Bilkura bertara joan diren herritarren kexa eta garrasi artean egin da
ETA KITTO 2021, Urr 25

Gaur arratsaldean Eibarko udaletxeko Udalbatza aretoan egin den osoko bilkuran onartu da Eibarko Udalaren eta Euskal Trenbide Sarearen artean lankidetza-hitzarmena egiteko proposamena, Eibar-Azitain trenbidearen trazatuaren hiri-integrazioa hobetzeko, aldeko 13 botorekin (PSE-EE eta EH Bildu). Proiektua aurrera ateratzeko jarraitu den bidearekin ados ez daudela eta, oposizioko beste bi alderdiek (EAJ-PNV eta Elkarrekin Podemos) ez dute botorik eman nahi izan, aldez aurretik gatazkatsua izango zela aurreikusten zen plenoan. Osoko bilkura 19:00etan hasi da, baina aurretik kontzentrazioa egin da Untzagan, Estaziño-Azitain bitartean trenbide gainetik pasealekua egiteko proiektuarekin haserre dauden auzokideek deituta. Horietako asko pleno aretora igo dira eta tarteka udal ordezkarien interbentzioak eten egin dituzte, garrasi eta zaratekin. Euretako askok beraien kejak eta kezkak agertu dituzte, bertaratutakoek berba egiteko txandan. Plenoan esandako guztiei tarte zabala eskainiko diogu aste honetako astekarian, proiektuari buruzko azalpenak eta erreakzioak bilduko dituen erreportajean. Bestalde, gaurko osoko bilkura Udalaren webgunean eskuragarri dagoen bideoan ikus daiteke osorik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »