Gipuzkoako parte-hartzeak %2,71 egin du behera, 14:00ak bitarteko datuen arabera

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Gipuzkoako parte-hartzeak %2,71 egin du behera, 14:00ak bitarteko datuen arabera
ETA KITTO 2023, Mai 28

Hauteslekuak ixteko hiru ordu eta erdi falta da eta, gaurko udal eta foru hauteskundeetako emaitzak ezagutu bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko parte-hartzea %35,33koa zen, 14:00etan eman dituzten datuen arabera. 2019an egin ziren hauteskundeekin alderatuz gero, parte-hartzeak behera egin du, 1,82 puntu hain zuzen ere. Parte-hartzearen jeitsiera are nabarmenagoa izan da Gipuzkoan: batezbeste, %35,74ko parte-hartzea izan da gaur, 14:00ak arte, eta 2019an %38,45koa izan zen (2,71 puntuko jeitsiera, beraz). Bizkaian, hautesleen %35,49k eman dute botoa ordu horretara arte, eta 2019ko hauteskundeetan %37,04k (-1,55 puntu). Eta Araban 14:00ak arteko parte-hartzea %33,93koa izan da, eta aurreko hauteskundeetan %34,69koa izan zen (-0,76). Nafarroan, berriz, parte-hartzeak gora egin du: hautesleen %40,62 joan dira botoa ematera 14:00etarako, 2019an baino %3,25 gehiago.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »