Gure Esku-ren mahaia ipiniko dute zapatu eguerdian Depor parean

Gure Esku-ren mahaia ipiniko dute zapatu eguerdian Depor parean
2019/06/20 eta kitto!
Zapatu eguerdian, 12:00etatik 15:00etara, Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-mugimenduaren mahaia ipiniko dute Toribio Etxebarria kalean, Klub Deportiboaren parean, “martxoaren 31n abian jarritako bazkidetza kanpaina kalera atera eta herritarrei horren berri emateko”. Horrekin batera, dinamikaren inguruan kamiseta berriak egin dituzte eta horiek salgai egongo dira.

https://youtu.be/DmwydID1mTA