Herri batzar telematikoa egingo da gaur arratsaldean Mertxe Aizpuruarekin

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Herri batzar telematikoa egingo da gaur arratsaldean Mertxe Aizpuruarekin
ETA KITTO 2021, Mar 10

Gaurko herri batzarra antolatu du Eibarko EH Bilduk. Batzarra telematikoa izango da eta ponentziak aurkeztu eta dudak argitzeko Mertxe Aizpurua EH Bilduren Madrilgo Kongresuko bozeramailea gonbidatu dute. Saioa 18:30ean hasiko da eta https://bbb.ehbildu.eus/b/igo-u6x-kk3 loturan jarraitzeko aukera egongo da. Hala ere, telematikoki jarraitzeko zailtasunik izanez gero, Eibarko EH Bilduren ordezkariekin harremanetan ipintzea eskatu dute. Azaldu dutenez, “II. Kongresuaren muinera ailegatzen ari gara, ponentziak aurkeztu eta eztabaidatzeko unea da. Estatu bokazioa duen ezkerreko indar politikoa izanik,  proiektu zehatzetara pasatzeko garaia da. Eta, proiektu horiek, behetik gorako prozesuetan zentratuta egon behar dute. Hori dela eta,  proposamenak zuzendu, egokitu eta, noski, hobetzeko, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »