Herri batzarra eta Oskar Matuteren hitzaldia antolatu ditu Bilduk datorren asterako

Herri batzarra eta Oskar Matuteren hitzaldia antolatu ditu Bilduk datorren asterako
2022/10/26 eta kitto!
Eibarko EH Bilduk herri batzarra egingo du datorren eguaztenean (azaroak 3), Bilgunean, arratsaldeko 18:00etan, eta Oskar Matute EH Bilduren diputatua Espainiako Kongresuan arituko da berbetan. Azaldu dutenez, “azken gertaeren eta gaur egungo egoera politikoaren hausnarketa eibartarrekin konpartitzea da batzar honen xedea. Batzarraren bigarren zatian datorren urteko udal hauteskundeen inguruko nondik norakoak aurkeztuko ditugu”.

Bestalde, Bilbon azaroaren 12an egingo den manifestaziorako, Abante deialdiarekin bat eginez, autobusak antolatu dituztela jakinarazi nahi diote jendeari. Izena eman nahi duenak Guridi, Buenos Aires eta Depor tabernetan dauka horretarako aukera.