Iñaki Arrizabalaga eibartarrak hartuko du golfean egitera joandakoaren kargua Osasun Sailean

Iñaki Arrizabalaga eibartarrak hartuko du golfean egitera joandakoaren kargua Osasun Sailean
2021/02/17 eta kitto!
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Iñaki Arrizabalaga eibartarra izendatu zuen martitzenean Osasun Saileko Erregimen Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendari. Modu horretan konfinamendua errespetatu gabe golfean egitera joan zelako bere kargutik kendu zuten Ibon Etxeberriaren kargua hartuko du Arrizabalagak. 1963an jaiota, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Arrizabalaga eta 34 urtetik gorako eskarmentua du funtzio publikoan, Enplegu eta Giza Politikak eta Barne sailetan.